XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16. KEPA ETA LURDESEN ETXEA. Barnealdea, gauez

Sarrerako atea zabaldu eta KEPA ageri da.

Sarrerako argia pizten du.

Umore txarrean dator. Itxi egiten du.

Logela aldera begiratzen du.

Atea ertirekia dago.

Egongelarantz ibiltzen hasten da.

Atzean LURDES ageri da, kamisoia jantzita, erdi lotan.

LURDES.- Kepa... Kepa... deika ari naiz....

Ez da jiratzen eta LURDESi berarengana iristen uzten dio.

LURDES.- Hunkitu egin nau... poemak.

KEPA jiratu egiten da. LURDESek KEPAk begian duen kolpeari erreparatzen dio.

LURDES.-Zer egin duzu hor?.

KEPAk bakarrizketa batez erantzuten dio: KEPA.-Artaburua! Korajia aldegiteko bakarrik behar balitz bezala...! Eta hemen gelditzeko ez al da behar, eh?

LURDESek ez du ulertzen KEPAren haserrea.

LURDES.- Zertan ibili ote zara...? KEPA.- Zaborra jaistera joan naiz!.